Eusko Jaurlaritzak Kontzertu Ekonomikoa aldarrikatu du Euskadiko ongizatea, kohesio soziala eta autogobernua bermatzeko funtsezko tresna gisa, hura berreskuratu zenetik 45 urte bete diren honetan. Bilbon egindako REAF Foroaren baitan, Noël d’Anjou Ogasun sailburuak nabarmendu zuen eredu horri esker Euskaditik bertatik kudeatzen direla zerbitzu publikoak eta lurraldearen beharretara egokitutako politika ekonomikoak.
Kontzertu Ekonomikoa: 45 urteko autonomia fiskala