Kutxabankek 500 milioi euroko zor berdea jaulki du

Oficina-Kutxabank

Kutxabankek 500 milioi euroko lehentasunezko zor berde seniorra jaulki du. Eskaerak jaulkipenaren zenbatekoa 2,6 aldiz gainditu du, eta 1.300 milioi eurotik gorako eskaria jaso du merkatuan.

Jaulkipenak nazioarteko zein estatuko inbertitzaileen babes zabala izan du, eta Moody’s, Fitch eta DBRS agentzien A3/A/A kalifikazioak ditu.

Lortutako baliabideei esker, Kutxabankek bere finantzaketa-iturriak dibertsifikatu ahal izango ditu, likidezia indartu eta ingurumen-inpaktu positiboa duten proiektuetara bideratutako finantzaketa sustatu.