BASQUEFIKen izenean, gure zuzendari nagusi Iker Ojembarrenak IVF Topaketak 2026 jardunaldiko bi mahai-inguruak moderatu ditu. Solasaldi horietan finantza-erakunde publikoek garapen ekonomikoan duten zeregina eta sektore pribatuarekin duten harremana izan dira hizpide.
Bilbon egin den jardunaldiak finantza-erakunde publikoak, enpresak eta eragile ekonomikoak bildu ditu, egungo testuinguruak planteatzen dituen erronka ekonomiko eta finantzario nagusietako batzuen inguruan hausnartzeko.